XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Datibo plurala, bestalde, daicuguner
(100), oner
(359), gastoer
(363), erier
(428), encarcelatier
(428), peregrinuer
(442), gucier
(479).
Ablatibo pluralak bi forma hartzen ditu: esayetatic
(41), gucietaric
(52) Burgosetik, Romatik, zeuritik, usiltaric, etsetik, etsetarik
... eta Burgoserik, etserik
, baina lurretik
ditugu.
Adlatibo singularra, jakina denez, bioceara
(62-63), soinneara
(63-64), escoinnecoara
(64-65).
Antzinean, deklinabide kasu honetan ere mugatzailea sartzen zela uste izan arren, badugu orain De Rijken eritzia (1981: 94), zeinen arabera inesiboan gertatzen den gauza bera izango baikenuke, hots, leku-izenak adierazteko soin-ga-ra
ampgt; *soinegara
ampgt; soineara
Posposizio batzuk eskatzen duten kasuari bagagozkio, guciez gaynetic
(239), erdiz leyn
(328) eta erdiz guero
(330) adibideak agertzen dira.
Egitura hauetako bakoitzaren hedaduraz E-zko testuak oro ez datoz bat, inolaz ere ErDot gaiza gucien gainetic, GarO gaiza, GarO2 gayza guciez gaynetic, HualDot Dot gaiza guciuen gainetic; ErDot erdiz lein, HualDot libratu antzinian, EDot erdi beino lein; ErDot erdizguero, GarO erdic gero, HualDot libratuz gero, EDot erdiz guero; cf., halaber, Mdg oraiz lein
.
Lehenbizikoa, gainera, aski zabaldua dago E-tik kanpo ere, bereziki zenbait esakunetan (oroz gain
, esaterako) eta, esanahia zertxobait aldaturik, -z gain(era)
egituran gauza guztiez ganeti, VJ gaucegusties ganean
, baina gauce gustien ganean
.
Beste bien artean, jayo baño lenago / jayoazquero, ETZ (Etxalar 1749) Erdibiño len / erdiazguero, Zar1780 erdiveño len / erdiz gueroz, ElizDot erdi vaño len / erdi ezqueroz
.
Bizidunek ez dute beti atzizki berezirik hartzen leku-denborazko kasuetan; honela: esayetatic
(41), pluralean ekialdean arrunta den legez, eta Joangoicuatan
(126) forma bitxia, ez singularrari ez pluralari dagokiona.
Bestaldean Jesu Ch[r]isto Jeina- / ganic
(7-8), goregana
(90), Ama Berginaganic
(144) ditugu.
Esan gabe doa zail dela ziurtatzen lehenbizikoak arkaismoak ala erdararen eraginez eratuak diren.
Azkenik, solezismo kasu garbi bat agertzen da deklinabideari dagokionean: Elizac / manetan tien egunac / barur dezagula
(390-392).
Izan ere, egunetan
espero genuke.
Oraingoan ere forma bera kausitzen dugu GarO-n (ik. ampsect; 1.4.) GarO elicac, mandatan tion egunac barur dizagula
, baina HualDot Eliza Ama Saintiuac mandatan dionian barurtia
eta orobatsu euskarazko gainerako dotrinetan.
Bestalde, agertzen diren atzizkiak oro, nonbait, arrunki erabilietakoak ditugu: becatari
(120); eriazale
(131), salbazale
(309), gloria
emoyle
(312), otoy eguile
(514); ontarzunic
(269); andiqui
(489); achicionia
(457); miserikordiazcoa
(188), nejarrezco
(200), lujuriazco
(254), fedezcuac
(286).
Gainerako hitz eratorriak borontatia
(92), tentacionian
(102), parcamentioan
(178), resurreccionian
(180), mandamentioac
(227), dibinidade
(288), etab.